Mota: Kalea
Oharrak: Getariako itsasgizon ezagunari eskainitako kalea, garai batean Goiko kalea edo Goenkale zenaren iparraldeko zatia da. Urte eta mendeetan zehar izen desberdinez ezagutu izan da kale hau, esate baterako, Calle de suso, Calle de arriua, Elcano eta Asto kalea izenak bildu ditugu. Ordizian, azokarekin lotuta, zenbait kalek bertan egon ohi ziren animalien izenak hartu dituzte eta Elkano kalean baseritarrek astoak lotzen zituztenez, ahoz ere, Astokale eta Calle de los burros izenak bildu ditugu.
Jakina denez, Juan Sebastian Elkano (Getaria 1486/1487 – Ozeano Barea 1526ko abuztuaren 4a), munduari lehenengo bira eman zion itsasontziaren kapitaina izan zen, itsasontzi hartako nagusia zen Magallanes hil eta gero. Gaztetan arrantzale izan zen. Magallanes esploratzaile portugaldarrak prestatutako espedizioan parte hartu zuen 23 urterekin, portugaldarrek erabiltzen ez zuten ibilbide berri bat helburu zutelarik. 1519ko abuztuaren 10ean San Lucar de Barramedatik (Sevilla) irten zen espedizioa. Concepción untziko kapitaina zela, Atlantiar Ozeanotik Ozeano Barera heldu ziren, gaur egun Magallanes itsasartea deritzona aurkitu eta igaroz. Filipinetara iristerakoan bost ontzietatik bi besterik ez zitzaizkien geratzen eta espedizioko kide asko gaixotasunen ondorioz hil ziren. Mactan irlako erasoan Magallanes hilik suertatu zen eta Elkanok Victoria ontziko eta espedizio osoko agintea hartu zuen. Moluka uharteetara iritsi eta ontzi bat bertan deseginda geratu arren, bestea espeziez kargatu eta itzulera antolatu zuten. Hiru urte behar izan zituzten San Lucar de Barramedara itzultzeko baina, azkenean, eta irten ziren 265 gizonetatik 18 bakarrik itzuliz, 1522ko ekainaren 6an bueltatu ziren. Karlos V.a erregeak Elkano Valladoliden hartu zuen eta bere armarrian munduaren irudi bat ezartzeko baimena eman zion honako esaldi hau ipiniz: “Primus circumdedisti me” (“Zuk inguratu ninduzun lehenengoz”). Handik hiru urtera beste bidaia batean abiatu eta bertan hil zen. Gorpua kareletik behera itsasora bota zuten.
Ahozkoa: Astokale (016), Astokale, Calle de los burros (017), Calle Elcano (017), Calle Elkano (016), Calle Elkano
Sinonimoak: Astokale
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1559/1578 | Calle de suso | ...dos casas que dona Francisca bendio, propias del camarero, la una al dicho Migel de Aulia sita en la calle de suso con una terrazuela... | AGG-GAO |
1568 | Calle de arriua | Por la cassa llamada Calle de arriua deue cinquenta y quatro reales... | AGG-GAO |
1605/1614/1647 | Calle de Suso | ...la casa que dexo en la calle de suso de la villa de Villafranca y dos pedaços de tierra pertenecientes a la dicha casa en el pago de Varaçaeta... | AGG-GAO |
1620 | Calle de arriua | ...las calles que llaman de medio y la que va para la calle de arriua... | AGG-GAO |
1662/1666 | Calle de arriba | ...cassas principales que tenian en la calle de arriba de la dicha villa y la casa de Ayçasagarena que es en la calle principal de ella | AGG-GAO |
1768/1862 | Calle de suso | GPAH | |
1788 | Calle de suso | La casa del Orno con sus pertenecidos en la calle de suso de Villafranca... | AGG-GAO |
1863 | Elcano | TJE | |
1992 | Elkano | Kale Nagusia bilduaz ilargi erdiko eitea zutela, Santa Maria eta Elkano-Goenkalea kaleak eratu ziren. | GHMG |
1993 | Suso | Calle de Suso. | HPS |
2005 | Elkano | Elkano kalea | KI |
2006 | Elkano | OM | |
2008 | Elcano | ...dicha casa Lazkaibar-Balda seguía en ese plano a las casas de la actual calle Elcano... | SA |
2008 | Asto kalea | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta