Mota: Aurkintza
Oharrak:
Aurkintza hau, Eguteran, Leizeaga azpian eta Beasainekin mugan dago. Leku-izen hau 1664ko dokumentu batean jaso dugu lehen aldiz. Izen honen aldaera ugari bildu ditugu ahoz zein idatziz. Ahoz, era desberdinak ditu, erdararen idazkera islatzen duen Dorronsoro eta euskal ahoskera jatorraren laburdurak diren Dorrontso eta Dorrontzo. Idatziz, aldiz, Dorronsoro, Dorronsoro-aldea eta Dorronsorobaso izenak ere bildu ditugu. Ataunen ere bada izen hau duen etxea.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1664 | Dorronsoro | ...y por el lado de ai al sitio llamado Dorronsoro que es de trece posturas en ancho... | OUA |
1672 | Doronsoro | ...y por otro lado azia Doronsoro tanbien con otro regacho... | OUA |
1863 | Dorronsoro | TJE | |
1863 | Dorronsoro-aldea | TJE | |
1863 | Dorronsoro-aldea | TJE | |
1910 | Dorronsorobaso | Castaņal y argomal Dorronsorobaso | AGG-GAO |
1989 | Dorronsoro | ETM | |
1989 | Dorronsoroaldea | ETM | |
1993 | Dorronsoro aldea | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta