Mota: Basoa
Oharrak: Baso honen izenaren osagaiak danbolin musika instrumentuaren izena, kasu honetan instrumentua jotzen zuena izendatzeko erabilia, eta basoa dira. Tresna hau garrantzitsua izan dela garbi adierazten du historian zehar joleari eman zaion danboliterua izenak. Eskualde batzuetan, ttun-ttuna deitzen diote, eta toki horietan, txistularia "ttunttunerua" izaten da. Txistuak sortzen duen doinuari laguntza erritmikoa ematen dio eta gutxi izan dira danbolina jo ez duten "danboliteruak". Herri guztietan egoten zen danboliteru bat eta urtero ematen zitzaion diru saria kalejirak eta abar egiteko.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta