Hasiera

Bilaketa

CAF

CAF Mota: Lantegi modernoa
Oharrak: CAFek Ordizian dituen instalazioak Lazkaibarren daude. Ahoz Fabrika Handia deitzen bazaio ere, enpresa honek izen desberdinak izan ditu bere historian zehar. 1860an Domingo Goitia, Martin Usabiaga eta Jose Francisco Arana enpresariek Fábrica de Hierros de San Martin sortu zuten. 1892an Francisco Goitiak – Domingo Goitiaren seme eta oinordekoak – Urkixoko markesarekin batera La Maquinista Guipuzcoana sortu zuten. 1899an La Maquinista Guipuzcoanak Beasainen kokatu zituen bere instalazioak eta 1905ean enpresak Fábrica de Vagones de Beasain (FVB) izena hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren abaguneak enpresaren jarduera sendotu zuen produkzioa asko hazi baitzen. 1917an Compañía Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) berria sortu zen; karga-bagoietan espezializatua. Enpresak garai hartan, jada, 1.600 langile zituen. Gerra Zibila amaitzean, CAFek Espainiako trenen eraikuntza lanetan parte hartu zuen. 1958an enpresak Beasaingo instalazioak berritu eta handitu zituen eta 60ko hamarkada osoan, Espainiako trenbide-sarea berritzen partehartze erabakigarria izan zuen. 1971an CAFek gaur egungo izena hartu zuen: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S.A.
Ahozkoa: CAF (016), CAF (017), CAF, Fábrica de la CAF (010), Fabrika aundia
Sinonimoak: Fabrika handia

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli