Mota: Etxebizitza
Oharrak: Botika, gaur egun ere, Elizkalen dago. Jauregi Botika izenez ezagutzen da herrian.
Leku-izen honen lehen lekukotasun idatzia, Botica, 1863 urteko dokumentu batean bildu dugu. Ahozko lekukotasunei dagokienez, Botikazarra toponimoa ere jaso dugu. Elkargo Ofizialaren sortzailea, 1874 eta 1898 urteen artean eskualdean zegoen botika bakarra izan zen. Egungo etxea 1896an eraiki zuen Anselmo Jauregik, 1854az geroztik eskualdeko lehen botikaria izan zen Jose Antonio Jauregi Ormazabalen semeak. XX. mendean bertan egiten ziren solasaldiengatik izan zen ezagun, besteak beste, Jose Migel Barandiaran apaiz eta antropologo ezaguna izan ohi zen solasaldi haietako partaideetako bat. Orube berean egon zen lehenago herriko kartzela.
Ahozkoa: Botika, Botikazarra
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1863 | Botica | TJE | |
1863 | Botica | TJE | |
1883 | Casa de la botica | …la linea de fachada señalada por la casa de la botica, que á este efecto convino con el propietario… | OUA |
1989 | Botika | ETM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta