Hasiera

Bilaketa

Bitorietxea

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Bitoria edo Bitorietxea izeneko etxe hau Elizkalen zegoen. Toponimo hau XVIII. mendetik aurrerako dokumentazioan bildu dugu eta Vitoriechea, Vitoria, Victoria-echea, Bitorietxea eta Bitoria erak jaso ditugu besteak beste. Litekeena da izen honen atzean Arabako hiria egotea erregeak hiri gutuna ematean izena aldatu baitzien Gasteiztik Victoria-ra eta azken mendeotan, euskal izena galtzearekin batera, Bitoria erabili izan da euskaldunon artean Gerra Zibila baino lehenago euskal abertzaleek Gasteiz izena berreskuratu zuten arte. Ohikoa da gurean pertsona izen, deitura edo ezizenez osatutako izenetan –ena atzizkia agertzea, baina Ordizian –etxe amaieraz osatutakoak ugariak dira.
Sinonimoak: Bitoria

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Vitoria Casa llamada Vitoria GPAH
1768/1862 Vitoriechea Vitoriechea, casa llamada GPAH
1863 Victoria-echea   TJE
1863 Vitoria Casa Vitoria AGG-GAO
1863 Vitoria   TJE
1989 Bitorietxea   ETM
1989 Bitoria   ETM
1993 Vitoria   HPS
1993 Vitoriechea   HPS
1993 Vitoria   HPS

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli