Hasiera

Bilaketa

Bionaldea (-a)

Mota: Aurkintza
Oharrak: Garai batean Otatza eta Otatzaberri baserrien inguruan, bidearen beste aldean, Biona edo Otatzagaraikoa izeneko baserria zegoen. Leku-izen honen lehen lekukotasun idatzia, Biona, XVIII. mendekoa da. Baserri hark Otatzagaraikoa izena bazuen ere, erre ostean berreraiki zutenean Biona izena eman zioten. Biona baserriko lurrak dira Antxumieta, Etxaburua eta Otatzaerdiko soroa. Horiez gain, izenik gabeko bi lursail zituen Okorron. Ordizian, Buztuntza auzoan, bada baserri haren izena daraman plaza bat: Biona plaza. Horrez gain, Bionaldea izeneko aurkintza bat ere lekukotu dugu. Aurkintza honen kokalekua zehazterik izan ez dugun arren, izenaren beraren osagaiek, Biona izenak eta -alde posposizioak, Biona baserriaren inguruko lurretako baten izena dela pentsatzeko bidea ematen digute.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1910 Biona aldea   AGG-GAO

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli