Hasiera

Bilaketa

Berroeta

Berroeta Mota: Etxebizitza
Oharrak: Aurkitu dugun lekukotasun zaharrenean, 1584 urtekoa bera, Bizcayberroeta era jaso dugu. Urdaneta kalean, 36. zenbakian izen bereko etxebizitza bat zegoen eta beheko solairuan likore-denda bat. Litekeena da, baso hau etxe hartako jabetzetako bat izatea eta bere jatorrizko izena Berroetabasoa izatea. Toponimo honetan berro (sastraka, sasi) hitzarekin batera, -eta atzizkia ageri zaigu. Atzizki honek bi adiera izan ditzake: ugaritasuna edo, besterik gabe, lekua. Nolanahi ere, bi esanahiak batera ere har ditzake. Ohikoak dira berro hitzarekin osatutako toponimoak: Berrobi, Berrozpe, Berrogain... Horrez gain, Berroeta deitura oso arrunta da Euskal Herrian eta, besteak beste, honako herrietan egon dira izen hori zuten oinetxeak: Bizkaian Zornotzan; Gipuzkoan Donostia, Elduaien, Ezkio-Itxaso eta Ormaiztegin; Lapurdin Hazparne, Itsasu eta Saran; Nafarroan Goizueta eta Iturenen; Nafarroa Beherean Aiherran eta Behauzen eta Zuberoan Gotañen.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2006 Casa de la familia Berroeta El edificio contiguo a la Casa Zubizarreta antiguamente se conocía como casa de la familia Berroeta SA
2006 Casa Berroeta Observamos también que, a principios del siglo XXI, la citada casa Berroeta tiene pocas diferencias con la de la antigua fotografía que publicamos en el artículo SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli