Hasiera

Bilaketa

Bazterretxe plaza

Mota: Plaza
Oharrak: Garai batean Bazterretxe izeneko baserria zegoen Ordizian. Baserri horren aipamen bakarra bildu dugu 1910eko agiri batean. Izen bereko plaza, Jubilatuen egoitzaren atzean, eskilarak jaitsita, dago. Aurreko kasuan bezala, deitura baten aurrean gaudela pentsatu behar dugu. Bazterretxe izeneko baserriak ditugu, gutxienez, Berastegin, Ezkio-Itsason eta Gabirian, baina batez ere abesti herrikoi bategatik da ezaguna: Bautista Bazterretxe mutiko pijoa, niri gurdi ardatza ostuta dihoa. Beltzak eta txuriak ibiliko zaitu niri gurdi ardatza ematen ez badidazu. ..... Gezur ta abar zabiltza, Bautista, tranpian; Zu bezain gezurtirik (Bis) ez da probintzian; Zure berri dakite inguruko denak, ibiltzen dituzula (Bis) gauza besterenak.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2005 Bazterretxe plaza   KI
2006 Bazterretxe plaza   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli