Mota: Etxebizitza
Oharrak: Garai batean Bazterretxe izeneko baserria zegoen Ordizian. Baserri horren aipamen bakarra bildu dugu 1910eko agiri batean. Izen bereko plaza, Jubilatuen egoitzaren atzean, eskilarak jaitsita, dago. Aurreko kasuan bezala, deitura baten aurrean gaudela pentsatu behar dugu. Bazterretxe izeneko baserriak ditugu, gutxienez, Berastegin, Ezkio-Itsason eta Gabirian, baina batez ere abesti herrikoi bategatik da ezaguna:
Bautista Bazterretxe
mutiko pijoa,
niri gurdi ardatza
ostuta dihoa.
Beltzak eta txuriak
ibiliko zaitu
niri gurdi ardatza
ematen ez badidazu.
.....
Gezur ta abar zabiltza,
Bautista, tranpian;
Zu bezain gezurtirik (Bis)
ez da probintzian;
Zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula (Bis)
gauza besterenak.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta