Mota: Etxebizitza
Oharrak: Zehatz-mehatz non zegoen ez dakigun arren, badakigu Baztarrikanea etxea Kale Nagusian zegoela. Izen hau, -ena atzizkiaz osatutako izena da. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Kasu honetan jabearen abizenari lotuta ageri zaigu. Jaso dugun lekukotasun zaharrenean, XIX. mendeko dokumentu batean, Bazterricanea izena bildu dugu. Bastarrikanea eta Basterrikanea aldaerak ere bildu ditugu. Baztarrika deiturak Azpirotz eta Uitzi herrietan du sorlekua Nafarroan; eta Gipuzkoan, aldiz, Gabirian.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Bastarricanea | ...casas vinculadas de Bastarricanea, Goencale, Barrencale... | GPAH |
1768/1862 | Baztarricanea | Baztarricanea, casa de | GPAH |
1768/1862 | Bazterricanea | Bazterricanea, casa de | GPAH |
1770 | Bazterricaenea | ...por la parte de auajo con el suelo de la casa que se llamo de Bazterricaenea... | OUA |
1863 | Basterricanea | TJE | |
1863 | Baztarrica | TJE | |
1989 | Bastarrikanea | ETM | |
1993 | Bastarricanea | HPS |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta