Hasiera

Bilaketa

Basotxikia (-a)

Mota: Basoa
Oharrak:

Nahiko arruntak dira gure toponimian basoaren aipuak. Basoa izan zen mendez mende gure ekonomiaren oinarria bertatik ateratzen baitziren bizitzarako ezinbestekoak ziren gauza asko (egurra berotzeko, zura etxeak eraikitzeko, abereentzako bazka, gaztainak eta ezkurrak etxekoek jateko...). Horrez gain, mitologian ageri zaigu eta, horren bidez, jendeak zuen beldurren berri ere badugu, ezin baita ahantzi Basajaun eta Basanderea zirela bertako nagusiak. XIX. mendean basoen hedadura oso murrriztuta zegoen Bizkaia eta Gipuzkoan eta gerrek areagotu zuten gainbehera hura. Gainera, Espainiako Gobernuak XIX. mendearen amaieran herri lurrak udalei kendu eta bere izenean jarri ostean saldu zituen. Sarritan basoen ordez gaztainadiak landatu ziren, baina XIX. mendearen amaieran etorritako izurriteak mendiak biluztu zituen. Gaur egun basoen ordez pinu alorrak dauzkagu mendietan. Arramendierdi baserriko lur hau Eguteran dago eta Itsasondoko lurrekin egiten du muga.


Ahozkoa: Basotxiki (011)
Kokapena kartografian: D3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1989 Basotxikia   ETM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli