Hasiera

Bilaketa

Basoberria (-a)

Mota: Aurkintza
Oharrak:

Nahiko arruntak dira gure toponimian basoaren aipuak. Basoa izan zen mendez mende gure ekonomiaren oinarria bertatik ateratzen baitziren bizitzarako ezinbestekoak ziren gauza asko (egurra berotzeko, zura etxeak eraikitzeko, abereentzako bazka, gaztainak eta ezkurrak etxekoek jateko...). Horrez gain, mitologian ageri zaigu eta, horren bidez, jendeak zuen beldurren berri ere badugu, ezin baita ahantzi Basajaun eta Basanderea zirela bertako nagusiak. XIX. mendean basoen hedadura oso murrriztuta zegoen Bizkaia eta Gipuzkoan eta gerrek areagotu zuten gainbehera hura. Gainera, Espainiako Gobernuak XIX. mendearen amaieran herri lurrak udalei kendu eta bere izenean jarri ostean saldu zituen. Sarritan basoen ordez gaztainadiak landatu ziren, baina XIX. mendearen amaieran etorritako izurriteak mendiak biluztu zituen. Gaur egun basoen ordez pinu alorrak dauzkagu mendietan. Arginsolatzeko baso baten izena da hau. Inguruan, Largata, Zanpanbaso, Nazalbaso, Arginsolatz eta Idoiagazpia ditu. Leku-izen honi dagokionez, Basaberri aldaera ere jaso dugu bai ahoz baita idatziz ere. Izen bera du Bozuntza baserriko lurretako batek ere. Baso hori Okorron dago, Txakurtxulo izeneko sailaren inguruan.


Ahozkoa: Basaberri (013), Baso berrie (016), Basoberri (021)
Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Basaberrico   TJE
1863 Basoberria   TJE
1910 Baso-berria Castañal y robledal Baso-berria AGG-GAO
1956 Basoberri   OUA
1989 Basaberriko   ETM
1989 Basoberria   ETM
2008 Basoberria El castañal Basoberria de 223 A. SA
2008 Basoberria Por último, Basoberria, castañal de 1.720,5 posturas de cabida SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli