Mota: Basoa
Oharrak: Nahiko arruntak dira gure toponimian basoaren aipuak. Basoa izan zen mendez mende gure ekonomiaren oinarria bertatik ateratzen baitziren bizitzarako ezinbestekoak ziren gauza asko (egurra berotzeko, zura etxeak eraikitzeko, abereentzako bazka, gaztainak eta ezkurrak etxekoek jateko...). Horrez gain, mitologian ageri zaigu eta, horren bidez, jendeak zuen beldurren berri ere badugu, ezin baita ahantzi Basajaun eta Basanderea zirela bertako nagusiak. XIX. mendean basoen hedadura oso murrriztuta zegoen Bizkaia eta Gipuzkoan eta gerrek areagotu zuten gainbehera hura. Gainera, Espainiako Gobernuak XIX. mendearen amaieran herri lurrak udalei kendu eta bere izenean jarri ostean saldu zituen. Sarritan basoen ordez gaztainadiak landatu ziren, baina XIX. mendearen amaieran etorritako izurriteak mendiak biluztu zituen. Gaur egun basoen ordez pinu alorrak dauzkagu mendietan. Horrela izena dute Zabala eta Altamira baserrietako lurretako batzuk. Leku-izen honen osagaiak Baso eta –alde posposizioak dira.
Ahozkoa: Basoalde (015), Basoaldea (015)
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1989 | Basoaldea | ETM | |
2008 | Basoaldea | Burunzamendialdea y Basoaldea, de 143 A. 91 ca. de sembradío | SA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta