Mota: Aurkintza
Oharrak:
Bildu dugun lekukotasun zaharrenean, 1889koa bera, Barrutia-chiquiaga izena bildu dugu. Toponimo honen osagaiak barruti (mugatutako lurra, lursaila) eta txiki dira. Lekukotasunik zaharrenean, osagai horiez gain, –aga atzizkia darama amaieran leku-izen honek. Gaur egun izen bitxia izan daiteke holakoa, Bizkaian arrunta den Zarratua (hertsia) bezala, baina izen hauek eramaten gaituzte antzina herrien inguruan basoak hedatzen ziren garaira eta landutako eta hesitako guneak urriak zirenera.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1889 | Barrutia-chiquiaga | …se encuentra junto a la langa de Barrutia-chiquiaga, el mojon. | OUA |
2006 | Barrutitxiki | OM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta