Mota: Etxebizitza
Oharrak: Barrenetxetxikia garai batean Beheko Portalearen ondoan zegoen. Barrena edo Barrenetxea jauregiaren alboan dago. Gaur egun D`elikatuz interpretazio Zentroa dago bertan. Erdi Aroan eraiki zen eta Lazkaibar eta Muxikarekin batera hiribilduko harrizko etxeetako bat zen. Etxe hau eraikitzean, harresiaren hegoaldeko atal bat, Etxezarreta kalera ematen zuena, atzeko fatxadako hormatzat erabili zuten, baina, harresiak bere izaera defentsiboa galdu zuenean lehioak ireki zituzten horman. Eraikin honetan zegoen hiriko tabernetako bat eta, bertan, etxeko dolarean egindako sagardoa saltzen zuten. Leku-izen hau XIX. mendeko dokumentu batean jaso dugu lehen aldiz eta azken lekukotasuna, XIX. mendearen amaierako testu batean. Etxe hau Barrena edo Barrenetxea jauregiaren ondoan dagoela esan dugu eta hortik datorkio Barrenetxe txikia izena. Hala ere, Barrena jauregia baino zaharragoa denez, antzina beste izen bat izan zezakeela pentsa dezakegu.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
1768/1862 | Barreneche chiquia | Barreneche chiquia, casa de | GPAH |
1864 | Barreche chiquia | OUA |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta