Mota: Aisialdia
Oharrak: Barrena izenak beheko etxea adierazten du, eta izenak berak etxe honek hiribilduan zuen kokalekuaren berri ematen digu. XVI. mendearen amaieran eraikitako jauregi barrokoa da. Batzar Nagusien bilera-leku izan zen. Eraberrituta eta kultur etxe bilakatuta dago. Azken Karlistadara arte, Jakes etxearekin komunikaturik zegoen galeria baten bitartez eta eraikin honen lehen solairuko aretoetan Herrialdeko hainbat Batzar Orokor burutu ziren. Izen handiko etxea zen eta 1745ean Maria Teresa Infantak Barrena jauregian hartu zuen ostatu, bere aurreko ahaideek Zabalatarren “Jauregi Zaharrean” egin izan zuten arren. 1577ko dokumentu batean jaso dugu lehen aldiz toponimo hau. Bere historian zehar modu desberdinetara izendatu izan da jauregi hau. Dokumentazioan, besteak beste, Barrena, Barrenetxea, Barretxea eta Mirandaetxea toponimoak bildu ditugu. Azken toponimo honen lekukotasunak XVIII. mendeko testuetan soilik jaso ditugu. Gaur egun Barrena esaten zaio. Barrena parkea edo Herri parkea bezala ezagutzen den parkea ere, etxearen jabetzetako bat zen eta harresi batek inguratzen zuen.
Sinonimoak: Herri parkea
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
Herri parkea | GFA | ||
1992 | Herri parkea | Deiker | |
1993 | Herri parkea | HPS | |
1993 | Jardín | Herri parkea | HPS |
1993 | Herri parkea | Jardín/Herri parkea | HPS |
2005 | Barrena | Barrena parkea | KI |
2005 | Parque de Barrena | Al Norte o parte izquierda, con terrenos del Marqués de Valmediano (el actual parque de Barrena) | SA |
2006 | Barrena | Barrena parkea | OM |
2007 | Barrena | EJM |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta