Hasiera

Bilaketa

Artzubia (-a)

Mota: Errepideetako pasalekua
Oharrak: Izen hau XVII. mendeko hainbat dokumentutan bakarrik topatu dugu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako mapetan soilik ageri da Beasain eta Ordiziako mugan, Mariaratserrekatik gora. Ordiziako Udalak argitaratutako mapetan ez da ageri ez eta Besaingo Udalak argitaratutakoetan ere. Eusko Jaurlaritzak izen bereko errekaren ahozko lekukotasunak (Artzubierreka) bildu baditu ere, elkarrizketatutako lekukoek ez dute ezagutzen eta dokumentazioan ere ez dugu topatu. Izen honen osagaiak, beste aldetik, gardenak dira harri, konposizioetan ar- bihurtzen dena eta zubi. Deigarria da mendebaldean, Mañarian eta Getxon esaterako, izen bera Arsubi izatea euskaraz, ez baita r- atzean tz-rik egiten.
Ahozkoa: Artzubi (088-40), Artzubi (088-40), Arzubi (088-40)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1639 Arcubia Ytem otra pieza de tierra de sembraria junto a la puente de Arcubia... AGG-GAO
1645 Arzubia ...y dos piezas la una en Barazaeta y la otra en Arzubia. AGG-GAO
1655 Arçubia Yten otra pieça de sembrar junto a la fuente de arçubia de la dicha Villa de Villafranca... AGG-GAO
1768/1862 Areta Areta, puente de GPAH
1993 Artzubi   Deiker
1993 Artzubi Artzubi HPS
1993 Artzubi Puente Artzubi HPS
1993 Artzubi Artzubi HPS
2007 Artzubi   EJM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli