Hasiera

Bilaketa

Arteaga

Mota: Kalea
Oharrak: Ordiziako oinetxeetako baten izena da. Elizkalen dago eta Bizkaiako Arteagatarren familian du jatorria. Etxe hura Eugenia enperatrizarena izan zen, Napoleon III.aren alargunarena hain zuzen. Arteaga deitura oso zaharra da eta 1346an ageri da Tolosan. Bizkaian ohikoagoa da Gipuzkoan baino, artea arruntagoa baita mendebaldean, baina hala eta guztiz ere, Arteaga izeneko baserriak egon dira Arrasaten, Deban, Idiazabalen, Mutrikun, Oiartzunen, Soraluzen eta Zumaian. Oinetxeaz gain, tren geltokitik Etxezarreta kalera igotzeko dauden eskilerek ere izen bera dute. Kale honek Joaquin Jose Arteaga Lazkanori, Valmedianoko markesari, zor dio bere izena. 1780ko maiatzaren 2an erregeak “Grande de España” izendatu zuen. Izendapen hori ospatzeko festa egin zuten Ordizian eta Maribaratza kainoiarekin hiru tiro jaurti zituzten. Horrez gain, Andre Maria elizako sakristiako obrak ere berak egin zituen.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Calle Arteaga   TJE
1989 Arteaga   ETM
1993 Arteaga   HPS
2005 Arteaga   KI
2006 Arteaga   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli