Hasiera

Bilaketa

Arkarteko bidea (-a)

Mota: Bidea
Oharrak: Izenak berak dioen bezala Arkarterako bidea da. Euskaraz, bide izenak sortzeko lau aukera izaten ditugu: 1) toponimoa+bidea, horrelako egitura arrunta da Arabako Lautadan eta Nafarroako eremu zabal batean. Horrelako izenak ageri diren ingurua gaur egun erdaldunduta dago eta sarritan horrelako izenetan aurki ditzakegu euskaldunek erabiltzen zituzten herrien euskal izenak: Tuterabidea, Argomaizbidea, Subillabidea... 2) toponimoa+ko+bidea, gaur egun gehien erabiltzen dena eta toponimo honetan ikus dezakeguna, 3) toponimoa+ra+ko+bidea aspaldiko dokumentazioan biltzen den aldaera zaharrena. Horrelakoak oso ugariak dira, esaterako Lautadan, eta horiekin batera, sarritan, kasu markarik gabekoak ere topatzen ditugu: 4) toponimoa+ra+bidea. Hauek aurrekoekin txandakatzen dira dokumentazioan Ahoz Arkarteko birea toponimoa bildu dugu, bertan, bokal arteko d > r bilakatu da.
Ahozkoa: Alkarteko birea (018)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli