Hasiera

Bilaketa

Ariztia (-a)

Mota: Basoa
Oharrak: Izen hori dute Potxo, Majoria eta Oiangurentxiki baserrietako lurretako batzuek. Toponimo honen osagaietako bat den muttegi hitzak mintegia esan nahi du. Majoria baserriko lekukoarekin burututako elkarrizketan, Arizti toponimoaz gain, Arizti muttegie toponimoa ere jaso dugu. Azken leku-izen horretan Goierri eskualdeko ezaugarri linguistiko ezagunenetakoa dena ikus dezakegu, izenaren artikulua (-a) -e bilakatzea alegia. Oiangurentxiki baserriko lurrari dagokionez, Oyangurenchiquicoaristia toponimoa ere jaso dugu dokumentazioan.
Ahozkoa: Aizti (010), Arizti (018), Arizti muttegie (018)
Sinonimoak: Arizti muttegie

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Aritzko-aldapa   TJE
1863 Arizti   TJE
1889 Ariztia …el mojon del robledal Ariztia… OUA
1989 Aritzkoaldapa   ETM
1989 Arizkoaldapa   ETM
1989 Arizti   ETM
2008 Oyangurenchiquicoaristia Por último, Elozueta, robledal de 296 Áreas y 52 ca., que a su vez incluía otras tres fincas, de nombres Errecata, Oyangurenchiquicoaristia y Burdingarin SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli