Hasiera

Bilaketa

Arantzegialdea (-a)

Mota: Aurkintza
Oharrak: Arantzegi izeneko bi baserri daude Ordizian. Arantzegi edo Arantzegiaundia izenekoa bata eta Arantzegitxikia izenekoa bestea. Izen bereko bi baserri direnez, bai dokumentazioan baita ahoz ere, gaztelaniazko –s pluralgilearekin eratutako Aranceguis edota Harancegis moduko toponimoak bildu ditugu. 1568ko dokumentu batekoa da aurkitu dugun lekukotasunik zaharrena: Arançegui. Baserri eta etxeek euren jabeen izena hartzen dute gurean eta horren lekuko diren Aranzegui de Ysasaga eta Aranzegui Andresena izenak ere bildu ditugu dokumentazioan. Arantzegi edo Arantzegiaundi baserriaren lurrak honakoak dira: Alaizabal, Aldazabalburua, Aretazpia, Beheko soroa, Etxazpia, Gaztañaritxikia, Karobikoegia, Neberobasoa, Neberosoroa, Ondazilegibeko putzuetaldea, Sagasti, Soromendia eta Zelaialdapa. Ahozko lekukoei esker, Etxazpi, Neberobasoa eta Zelaialdapa kokatu ahal izan ditugu. Esan bezala Arantzegi baserriaren lurretan bigarren bat eraiki zenean etxe biak bereizi behar eta Arantzegiaundia eta Arantzegitxikia izenak sortu ziren. Bigarren hau 1700eko dokumentu batean bildu dugu lehen aldiz. Bertan Aranzegui de Abajo (Behekoa) izenez ageri bazaigu ere, urte horretatik aurrerako lekukotasun guztietan Arancegui menor edo Arantzegichiqui izena erabiltzen dute baserri honi erreferentzia egitean. Arantzegitxiki baserriko lurrak Azpikosoroa, Barrutia, Etxazpia, Etxebarrena, Mulkulbitxikia, Muskulbiandia eta Zelaia ziren. Etimologia ez da argia baina badirudi hasierako osagaia arantza landare izena (Crataegus monogyna) dela. Bigarrenak, berriz zalantzak sortzen dizkigu izan baitaiteke hegi, gure ustez aukera argiena edo agian, baina oso zalantzazkoa, -tegi-ren aldaera. Etxe izen honetatik eratorrita, beste toponimo batzuk sortu dira; Zabala baserriaren lurra den Arantzegialdea, aspaldian desagertu zen etxolaren oihartzunak dakartzaten Arantzegiborda eta Aratzegibordaetxe eta, azkenik, esanahiaren aldetik elkarren etsai diren Arantzegiaruzko saila eta Arantzegionuzko saila izeneko lekuak ere baditugu. Zer dagoen honantza eta zer harantza leku batera heltzeko behar den bideak zehazten du, Arantzegira heldu baino lehenago dagoena izango da honantzakoa eta bestea harantzakoa.
Ahozkoa: Antzeialde (011)

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1620 Arançegui Yten el castanal que tienen en el termino que llaman de Arançegui... AGG-GAO
1768/1862 Arancegui-aldea Arancegui-aldea, termino de GPAH
1863 Aranceguialdeco-gaztañadia   TJE
1863 Arancegui-aldea   TJE
1863 Arancegui aldea   TJE
1910 Aranceguialdea Montazgo Aranceguialdea AGG-GAO
1910 Arancegialdea Castañal y robledal Arancegialdea AGG-GAO
1910 Arancegui aldea Montazgo Arancegui aldea AGG-GAO
1956 Arancegui aldea   OUA
1956 Aranceguialdea   OUA
1983 Arancegui Se vendieron terrenos ondazilleguis hacia Arancegui, Mariarás, Iturzaeta, Ganzarain, Otadizábal y Sagastizábal. OMH
1989 Aranzegialdea   ETM
1989 Aranzegis   ETM
1989 Aranzegialdekogaztañadia   ETM
1993 Arancegui aldea   HPS
2006 Arancegui aldea Mantenían ese mismo nombre dos terrenos distintos, los dos cubiertos de argoma SA
2008 Arandeguialdea Arandeguialdea, dos argomales de 10.427 m2 y 7.820 m2 SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli