Hasiera

Bilaketa

Arantzegi

Arantzegi Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Arantzegi izeneko bi baserri daude Ordizian. Arantzegi edo Arantzegiaundia izenekoa bata eta Arantzegitxikia izenekoa bestea. Izen bereko bi baserri direnez, bai dokumentazioan baita ahoz ere, gaztelaniazko –s pluralgilearekin eratutako Aranceguis edota Harancegis moduko toponimoak bildu ditugu. 1568ko dokumentu batekoa da aurkitu dugun lekukotasunik zaharrena: Arançegui. Baserri eta etxeek euren jabeen izena hartzen dute gurean eta horren lekuko diren Aranzegui de Ysasaga eta Aranzegui Andresena izenak ere bildu ditugu dokumentazioan. Arantzegi edo Arantzegiaundi baserriaren lurrak honakoak dira: Alaizabal, Aldazabalburua, Aretazpia, Beheko soroa, Etxazpia, Gaztañaritxikia, Karobikoegia, Neberobasoa, Neberosoroa, Ondazilegibeko putzuetaldea, Sagasti, Soromendia eta Zelaialdapa. Ahozko lekukoei esker, Etxazpi, Neberobasoa eta Zelaialdapa kokatu ahal izan ditugu. Esan bezala Arantzegi baserriaren lurretan bigarren bat eraiki zenean etxe biak bereizi behar eta Arantzegiaundia eta Arantzegitxikia izenak sortu ziren. Bigarren hau 1700eko dokumentu batean bildu dugu lehen aldiz. Bertan Aranzegui de Abajo (Behekoa) izenez ageri bazaigu ere, urte horretatik aurrerako lekukotasun guztietan Arancegui menor edo Arantzegichiqui izena erabiltzen dute baserri honi erreferentzia egitean. Arantzegitxiki baserriko lurrak Azpikosoroa, Barrutia, Etxazpia, Etxebarrena, Muskulbitxikia, Muskulbiandia eta Zelaia ziren. Etimologia ez da argia baina badirudi hasierako osagaia arantza landare izena (Crataegus monogyna) dela. Bigarrenak, berriz zalantzak sortzen dizkigu izan baitaiteke hegi, gure ustez aukera argiena edo agian, baina oso zalantzazkoa, -tegi-ren aldaera. Etxe izen honetatik eratorrita, beste toponimo batzuk sortu dira; Zabala baserriaren lurra den Arantzegialdea, aspaldian desagertu zen etxolaren oihartzunak dakartzaten Arantzegiborda eta Aratzegibordaetxe eta, azkenik, esanahiaren aldetik elkarren etsai diren Arantzegiaruzko saila eta Arantzegionuzko saila izeneko lekuak ere baditugu. Zer dagoen honantza eta zer harantza leku batera heltzeko behar den bideak zehazten du, Arantzegira heldu baino lehenago dagoena izango da honantzakoa eta bestea harantzakoa.


Ahozkoa: Aantzegi (011), Aantzei, Antzegi (014), Antzei (010), Antzei, Arancenguis (010), Arantzari (008), Arantzegi (008), Arantzegi (010), Arantzegi (011), Arantzei (009), Arantzei (011), Aranzegi (089-41), Aranzegi (089-41), Aranzegi (001), Aranzegi (016)
Sinonimoak: Arantzegiaundia (-a)
Kokapena kartografian: C3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Aranzegi Aranzegi baserria GFA
1568 Arançegui Yten de Andres de Aystta casero de Arançegui... AGG-GAO
1605 Arancegui ...por quantia de quarenta y dos ducados de censsos corridos de dos años a qual se hiço en la cassa y casseria de Arancegui... AGG-GAO
1605/1614 Arançegui E despues de lo susodicho junto a la cassa de Arançegui que es en termino dejmado y juridicion de la dicha villa... AGG-GAO
1657 Aranzegui de Ysasaga ...y esscriptura sobre el acarreto para la Casa de Aranzegui de Ysasaga OUA
1657 Aranzegui Auto y examen de peritos de las obras que Martin de Olasaga hizo en las Caserías de Jauregui, Bozunza y Aranzegui OUA
1664 Aranzeguis Primeramente empezando desde el puestto llamado Ytturbeguietta hacia las Cassas de Aranzeguis en jironcillo que aze una llanada... OUA
1664 Aranzegui Andresena ...asta el castañal de la Cassa de Aranzegui Andresena que dan sesenta postturas... OUA
1665 Haranzeguis ...por el puesto llamado Yturbeguieta azia a las casas Haranzeguis... OUA
1672 Aranzegui ...las eredades de la otra casa de aranzegui que es del mayorazgo de ysasaga... OUA
1672 Arancegui …los mojones de las heredades de la dicha casa llamada Arancegui… OUA
1711 Aranzegui mayor ...como io Juan de Aranzegui dueño y señor de esta cassa de Aranzegui mayor hijo legitimo de Domingo de Aranzegui... OUA
1727/1768 Aranzegui En la caseria de Aranzegui sitta en jurisdicion de la villa de Villafranca del sobredicho mes y año... AGG-GAO
1744 Arancegui En la caseria de Arancegui de esta villa de Villafranca a doce de Diciembre de mil settezientos y quarentta y quattro... AGG-GAO
1765 Arastegui Quinientas veinte y ocho reales la de la casa de Arastegui al respecto de ciento treinta y dos reales en cada uno de los quatro años. AGG-GAO
1768/1862 Aranzegui ...termino de Soroondoa entre las casas de Aretta y Aranzegui... GPAH
1768/1862 Arancegui mayor Arancegui mayor, casa de GPAH
1768/1862 Arancegui maior Arancegui maior, casa de GPAH
1768/1862 Arancegui la mayor Arancegui la mayor, casa de GPAH
1768/1862 Arancegui andresenea Arancegui andresenea, manzanal de GPAH
1768/1862 Arancegui Arancegui, casa de GPAH
1817 Arancegui aundia ...si le corresponde o no alguna herencia de la caseria de Arancegui aundia radicante en esta villa... AGG-GAO
1817 Aransegui ...segui pleito en el corregimiento de esta provincia sobre division y particionde la casa de Aransegui sita en dicha villa de Villafranca... AGG-GAO
1857-1862 Arancegui   NPGI
1857-1862 Arancegui-aundía   NPGI
1859/1861/1864 Arancegui aundia caserío Arancegui aundia OUA
1863 Arancegui   TJE
1863 Arancegui Andia   AGG-GAO
1888 Arancegui Casas de labor Arancegui OUA
1910 Arancegui aundia Caseria Arancegui aundia AGG-GAO
1956 Arancegui Casería Arancegui OUA
1956 Aranzegui Cº Aranzegui OUA
1969 Arantzegi   LAVTV
1972 Arancegui   CHG
1972 Arancegui   CHG
1974 Aranzegi   CG
1983 Aranzegui Para el 19 de Septiembre del mismo año se terminaron las obras de la traída de aguas hasta cerca de Aranzegui... OMH
1983 Arancegui Casas Arancegui OMH
1983 Aranzegui-aundi Desde Anchamberri viene en tubería, salvando el gran desnivel que hay al pueblo por terrenos del citado caserio, de Aranzegui-chiki y Aranzegui-aundi. OMH
1989 Aranzegi   ETM
1989 Aranzegi Aundia   ETM
1989 Aranzegiaundia   ETM
1992 Aranzegi Aranzegi baserria Deiker
1993 Arancegui   HPS
1993 Aranzegi Caserío Aranzegi HPS
1993 Aranzegi Aranzegi (baserria) HPS
1993 Aranzegi   HPS
1993 Arancegui   HPS
1993 Arancegui   HPS
1993 Arancegui   HPS
1993 Arancegui mayor   HPS
1993 Arantzegi   HPS
1993 Aranzegi Aranzegi HPS
2005 Arancegui Pasando revista al resto de casas solariegas de la Villa que cita este conocido historiador, también nombra los siguientes solares: Arranomendia, Arancegui, de nuevo Arancegui, Oyanguren, de nuevo Oyanguren, Arramendi A, de nuevo Arramendi, Barrenechea, de nuevo Barrenechea, Arteaga, SA
2006 Arantzegi   OM
2007 Arantzegi   EJM
2008 Arantzegi Hor dauzkagu Aizpuruetxeberri, Arramendi, Arantzegi, La Granja, Oiangu-txiki, Otatza, Usunbila eta Zabale. SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli