Hasiera

Bilaketa

Amerika

Mota: Kalea
Oharrak: Euskal Herria kaletik Sanperio kalera doan kalea. Ezaguna denez, Cristobal Colonek aurkitu arren, Ameriko Vespuzio-ri (1454-1512) zor dio izena Amerikak. Ameriko Vespuzio izenez da ezaguna gure artean itsasgizon eta kartografo italiar hau. Oso gaztetan hasi zen Medicitarren merkataritza-etxean lanean eta familia hark Sevillan zuen sukurtsalean lanean aritu zen 1505era arte. Urte hartan espainiartu zen eta Koroaren kosmografo izendatu zuten. 1508an Pilotu Nagusi izendatu zuten eta kargu hura izan zuen 1512an Sevillan hil zen arte. Fernando Katolikoak 1508an Pilotu Nagusi izendatu ondoren bi bidaia egin zituen Amerikako kostaldera. Bata, 1499an Alonso Ojedarekin eta bestea, Portugaldarren izenean. Bigarren bidaia hartan Brasilgo kostan zehar ibili zen. Bi bidaia horiek bere bost “Kartetan” azaltzen ditu, batez ere, “Mundus Novus” (zenbaiten ustez hori da Brasili eman zion izena) eta “Lettera di Amerigo Vespucii delle isole nuovamente ritrovate in quatro suoi viaggi” izenekoetan. Azken hura Martin Waldseemüller-en eskutara heldu zen. Waldseemüller Ptolomeoren “Cosmografia” lanaren edizio latinoan lanean ari ziren adituetako bat zen eta lanaren sarrera idaztean lur berri haiei Amerika deitzea proposatu zuen. “Mundu Berri” izendapenak argi uzten zuen Kolonek aurkitutako lurrak ez zirela Mendebaldeko Indiak. Hala eta guztiz ere, Espainian ofizialki izen hura ematen zitzaien. Beraz, esan dezakegu Waldseemüleerrek eman ziola Amerika izena Mundu Berriari.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 America   TJE
2005 Amerika Amerika kalea KI
2006 Amerika   OM

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli