Hasiera

Bilaketa

Altamiraburua (-a)

Mota: Soroa
Oharrak: 90eko hamarkadan eraitsi zuten Oiangurenbidea eta Zumalakarregi etorbideak bat egiten duten gunean zegoen baserri hau. Bi etxebizitza zituen eta Villafuerteko kondearena zen 1877an. Izen hau 1538ko dokumentu batean agertu zaigu lehenengo aldiz. Erdal izen argia, alta "goi" eta mira "ikuspegi" hitzez dago osatuta, gure Agirre toponimoaren parekoa alegia. Ohikoa izan da Euskal Herriko euskal eremuan Altamira moduko izenak agertzea. Baserri honen izena daramate Ordiziako auzo batek eta bertan dauden kaleetako batek, futbol-zelaiak eta parkeak ere. Altamira auzoa baserriko lurrek hartzen zuten eremuan eraikita dago. Altamiraldea izenez ere ezagutu izan da baserriaren ingurua. Altamira parkeak hartzen duen eremuan Altamiraburua izeneko soroa zegoen. Altamira baserriko lurrak ziren Agirrebasoa, Basoaldea, Beheko soroa, Bozuntzamendialdea, Majoriburua eta Murkoburua.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Altamiraburu   GPAH
1768/1862 Altamiraburua   GPAH
1772 Altamiraburua ...los montes concejiles situados por la parte de hacia Zaldibia del camino que dirije de Altamiraburua a las casas de Albisus... AGG-GAO
1989 Altamiraburua   ETM
1993 Altamira burua   HPS

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli