Hasiera

Bilaketa

Altamira

Mota: Kalea
Oharrak:

90eko hamarkadan eraitsi zuten Oiangurenbidea eta Zumalakarregi etorbideak bat egiten duten gunean zegoen baserri hau. Bi etxebizitza zituen eta Villafuerteko kondearena zen 1877an. Izen hau 1538ko dokumentu batean agertu zaigu lehenengo aldiz. Erdal izen argia, alta "goi" eta mira "ikuspegi" hitzez dago osatuta, gure Agirre toponimoaren parekoa alegia. Ohikoa izan da Euskal Herriko euskal eremuan Altamira moduko izenak agertzea. Baserri honen izena daramate Ordiziako auzo batek eta bertan dauden kaleetako batek, futbol-zelaiak eta parkeak ere. Altamira auzoa baserriko lurrek hartzen zuten eremuan eraikita dago. Altamiraldea izenez ere ezagutu izan da baserriaren ingurua. Altamira parkeak hartzen duen eremuan Altamiraburua izeneko soroa zegoen. Altamira baserriko lurrak ziren Agirrebasoa, Basoaldea, Beheko soroa, Bozuntzamendialdea, Majoriburua eta Murkoburua.


Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Altamira   TJE
2005 Altamira Altamira kalea KI

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli