Hasiera

Bilaketa

Altamira

Altamira Mota: Kiroldegia
Oharrak:

90eko hamarkadan eraitsi zuten Oiangurenbidea eta Zumalakarregi etorbideak bat egiten duten gunean zegoen baserri hau. Bi etxebizitza zituen eta Villafuerteko kondearena zen 1877an. Izen hau 1538ko dokumentu batean agertu zaigu lehenengo aldiz. Erdal izen argia, alta "goi" eta mira "ikuspegi" hitzez dago osatuta, gure Agirre toponimoaren parekoa alegia. Ohikoa izan da Euskal Herriko euskal eremuan Altamira moduko izenak agertzea. Baserri honen izena daramate Ordiziako auzo batek eta bertan dauden kaleetako batek, futbol-zelaiak eta parkeak ere. Altamira auzoa baserriko lurrek hartzen zuten eremuan eraikita dago. Altamiraldea izenez ere ezagutu izan da baserriaren ingurua. Altamira parkeak hartzen duen eremuan Altamiraburua izeneko soroa zegoen. Altamira baserriko lurrak ziren Agirrebasoa, Basoaldea, Beheko soroa, Bozuntzamendialdea, Majoriburua eta Murkoburua.


Ahozkoa: Altamira (003), Campo de futbol altamira (089-41), Kanpofubola (016)
Kokapena kartografian: E4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Altamira Altamira futbol zelaia GFA
1857-1862 Altamira   NPGI
1989 Altamira   ETM
1992 Altamira Altamira futbol-zelaia Deiker
1993 Altamira Altamira futbol-zelaia HPS
1993 Altamira Altamira futbol-zelaia HPS
1993 Altamira Altamira futbol-zelaia HPS
2005 Altamira Alatamirako Estadioa KI
2006 Altamira   OM
2007 Altamira   EJM

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli