Hasiera

Bilaketa

Agirrebidea (-a)

Mota: Bidea
Oharrak: Izenak berak dioen bezala Agirre baserrirako bidea da. Euskaraz, toponimo batez osatutako bide izenak sortzeko hiru aukera izaten ditugu: 1) toponimoa+bidea, kasu honetan bezala: Agirrebidea. 2) toponimoa+ko+bidea, gaur egun ahoz gehien erabiltzen dena: Agirreko bidea. 3) toponimoa+ra+ko+bidea aspaldiko dokumentazioan biltzen den aldaera zaharrena: Agirrerako bidea. Itsasaldeko Euskal Herrian horrelako izenak ez dira oso ugariak izaten eta agertzen direnak baserriak aipatzen dituzte batez ere. Erdialdeko Euskal Herrian, Arabako Lautadan, Estellerrian, Iruņerrian, berriz, oso ugariak dira eta sarritan, herri izenaz osatuta egoten direnez, herrien euskal izenak ezagutzeko aukera ematen digute Argomaizbidea eta Tuterabidea modukoak agertzen baitira.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
2005 Agarre bidea   KI

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli