Hasiera

Bilaketa

Abarienea (-a)

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Ordiziako Plaza Nagusiaren ertz batean kokatutako jauregi barrokoa da. Armadako kapitain eta Orango askatzaile Francisco Abariaren aginduz eraiki zen XVII. mendean eta horregatik darama bere deitura. Oinetxe honek hiru solairu ditu. Behekoa harlanduzkoa da eta beste biak adreiluzkoak, baina, ertzak, baoen inguruak eta inpostak harlanduzkoak dira solairu guztietan. Lehen solairuan bost baotako hiruk balkoi luze bat osatzen dute eta ertzetako biek balkoi bana. Bigarren solairuak lau leiho ditu eta erdian abariatarren armarria ikus daiteke, gaur egun, polikromatua dena. 1875ean Carlos erregegaiak Gipuzkoako foruak zin egin zituen Ordizian eta jauregi honetan hartu zuen ostatu. Toponimo hau Abaria eta -enea atzizkiaz osatutako izena da. Izatez -ena atzizkia noren kasutik sortu zen baina geroago "etxea" adieraztera pasatu zen. Gainera, XX. mendean "-(e)ne" bihurtu zen, jabearen izen, deitura edo ezizenari gehituta ageri zaigun atzizki hau. Horrelako egitura duten etxe izenak oso ohikoak dira aspaldidanik Nafarroan baserriak elkarren ondoan ageri baitira. Gipuzkoan, berriz, baserriak sakabanatuago daudenez ez dute horrelakorik hartzen hirietan edo hauen inguruetan izan ezik. Azalpena erraza da, hirietako etxeak oso antzekoak dira eta kokapenak ere ez du laguntzen eta izendatzeko beste bidea erabili behar da. Beste horrenbeste gertatzen da, esaterako Bizkaian eta Uribe Kostan, etxe kopurua handitzearekin batera –ena amaiera duten etxeen kopurua ere handitzen da. Abaria oinetxea Altzagan dago.
Ahozkoa: Palacio abaria (089-41)
Sinonimoak: Abaria

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1746 Abaria ...sin embargo de ser las casas llamadas Urrettenea y la de Abaria de muchas maiores combenencias que las ocupadas por mi partte... AGG-GAO
1768/1862 Abaria ...casa nueba que estaba construiendo en el patio del Palacio de Abaria... GPAH
1788 Abaria ...y en tiempos antiguos la llamavan Portalechea y alinda por el lado de la Plaza con las cozinas y corral de la casa principal de Abaria... OUA
1863 Abaria Casa principal de Abaria AGG-GAO
1863 Abairenea   TJE
1979 Abaria Casa de Abaria CSG
1983 Abaria Toda la Asamblea se dirigió desde la Casa Concejil al alojamiento de don Carlos, que se hospedaba en al antigua é ilustre casa de Abaria, situada en el número 15 de la Calle Mayor... OMH
1989 Abaria   ETM
1992 Abaria Eremu honetako eraikitako sailaren artean Abaria etxea, Sujeto etxea eta Udaletxea ditugu aipagai. GHMG
1992 Abaria Abaria jauregia Deiker
1993 Abaria Abaria jauregia HPS
1993 Abaria Abaria jauregia HPS
1993 Abaria Abaria jauregia HPS
1993 Abaria   HPS
1993 Abaria   HPS
1993 Abaria   HPS
2005 Abaria Abaria jauregia KI
2006 Abaria   OM
2007 Abaria   EJM
2008 Casa-Palacio Abaria En la Villa estaban vinculadas a este Mayorazgo de Abaria, una casa urbana sin nombre, la Casa-Palacio Abaria de la plaza —también llamada la “Casa Grande”—, y esta otra “Saizabal azpikoa” SA
2008 Casa Grande En la Villa estaban vinculadas a este Mayorazgo de Abaria, una casa urbana sin nombre, la Casa-Palacio Abaria de la plaza —también llamada la “Casa Grande”—, y esta otra “Saizabal azpikoa” SA
2008 Abaria Casa Abaria SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli