Hasiera

Bilaketa

Abadebaso

Mota: Bidea
Oharrak:

Aizpuruetxeberri baserriko lurra. Toponimo honen kokalekua zehatz-mehatz ez dakigun arren, Okorron zegoela uste dugu. Aurkitu dugun lekukotasunik zaharrena, Abadebasoeta, XIX. mendekoa da, baina oso arrunta da euskal toponomastikan -eta atzikizkia izen berean agertzea eta desagertzea, beti ez baitu ugaritasun esanahia. Izen honen osagaiei erreparatuz gero, abade edo apaizaren basoaz ari garela pentsa dezakegu, agian elizarena zen eta abadeak kuadeatzen zuen basoa, tenpluen sostengurako lurrak izaten baitzituzten. Beste autore batzuk Abadesoro leku-izena ere bildu dute.


Kokapena kartografian: C3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1768/1862 Abadebasoa Abadebasoa, montazgo nombrado GPAH
1768/1862 Abadebasoeta Abadebasoeta, castaņales nombrados GPAH
1863 Abadebasoa   TJE
1989 Abadebaso   ETM
1989 Abadebasoa   ETM
2008 Abadebaso El castaņal-robledal Abadebaso, de 856 A. SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli