Hasiera

Ba al zenekien?

XX. mendera arte kartzelak udaletxeetan egoten baziren ere, Ordizian goiko portalearen ondoan zegoela, gaur egun botika dagoen tokian?

Izenburua
Domingo Unanue kalea oilasko kalea bezala ezagutzen zela feria egunetan hegaztiak bertan egoten zirelako?
Upabia baserria Lazkaibarren dagoela eta Villaverdeko Markesarena zela? Garai batean sagardotegia ere izan zela, gaur egun erabat hondatuta dagoen arren?
Jose Joaquin Ampuero “Ferrocarriles del Norte” konpainiako administrazio kontseiluko aholkularia zela? Hori zela eta eman zitzaiola izen hau geltokitik gertu dagoen kaleari?
Altamira auzoa izen bereko baserriko lurrek hartzen zuten eremuan eraikita dagoela?
Victor Mendizabal ordiziarrak, Buenos Airesko Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuela?
Gaur egungo udaletxeko eraikinean, hasiera batean ikasgela eta irakaslearen logela zeudela? 1846an Guardia Zibila sortu berritan, kuartela jarri zutela bertan eta gerora, berriz, eskola egon zela?
Kale Nagusia garai batean, errege bidea izan zela? Calle del Marques de Argüeso izena ere eman zitzaiola, gizon hark Ordiziako feriako alde egindako lanagatik?
Sujetoenea etxea garai batean “Arimen etxea” bezala ezagutzen zela? Bertako ostalaria “Sujeto” goitizena zuela eta bertan bizi zenez, hortik omen datorrela gaur egungo izena?. Geroztik, Postetxea ere izan zela, eta 1805. urte aldera, zaldigurdien geltoki
Odietagoena Ordiziako tokirik altuela dela? Udalerriaren ipar-mendebaldean dagoela Beasain eta Itsasondorekin mugan?
1899.ean tren geltokia ireki zutenean azokara gero eta jende gehiago hurbiltzen hasi zela eta, Ordiziako Udalaren erabakiaz kanpotarrek ez zutela erosketak egiteko baimenik bertakoek eurenak egin arte?

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli