Hasiera

Bilaketa

Urdaneta

Urdaneta Mota: Kalea
Oharrak:

XVIII. mende amaieraz geroztik agertzen den etxe hau ezin izan dugu kokatu. Jendeak badaki Urdaneta izeneko etxea egon bazegoela Ordizian baina ez non zegoen. Urdaneta kalea Ordiziako kalerik luzeenetakoa da, herrigunetik Beasaingo mugaraino luzatzen da. Berez deiturak Aian, Hernanin eta Legorretan du jatorria, nahiz eta Ordizian aspaldian errotu zen. Andres Urdaneta kosmografoa, apaiza, esploratzailea eta marinela izan zen. Filipinetatik Ameriketara, Ozeano Barea zeharkatuz, itzultzeko ibilbidea aurkitu zuen eta ibilbide hori Itzulbidaia izenez ezagutzen dugu. Ordizian jaio zen 1507 urtearen bukaeran edo 1508 urtearen hasieran. Bere gurasoak Juan Otxoa Urdaneta, 1511an Ordiziako alkate izandakoa, eta Gracia Zerain ziren. Urdanetaren jaiotetxea Oiangurenandi baserria dela esan ohi den arren, ez dago batere argi. Izan ere, herrigunean Urdaneta izeneko etxe bat zegoen eta litekeena da bertan jaio izana. 1525ean, 17 urte zituela itsasoratu zen lehenengo aldiz, Karlos I.ak balio ekonomiko handia zuten Moluka irletara bidalitako espedizio batean. Elkano izan zen espedizioaren buru. Zazpi ontziz osatutako espedizioa 1525eko uztailaren 24an abiatu zen Coruñatik eta horietatik bakarra iritsi zen Moluketara. Magallanes itsasartean ontzia hondoratu eta, zenbait egun lehorrean igaro ondoren, atzetik zetozen ontzietan sartu ziren. Eskorbutoak Elkano eta beste kide batzuk hil zituen. Elkanoren testamentua sinatu zutenetako bat izan zen eta “Vrdaneta” izenpea erabili zuen horretarako. Moluketara iritsitakoan, Tidor uhartean gotorleku bat eraiki zuten. Gaztela eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera (Tordesillasko ituna, 1494), portugaldarrei zegokien uhartea eta horregatik espedizioa eraso eta ontziak suntsitu zizkieten. Borrokek luze jo zuten eta Urdaneta ere zauritu zuten. 1529an, bakea sinatu zutenean, Karlos I.ak Molukak Portugalen esku utzi zituen eta Urdaneta ez beste guztiak Gaztelara itzuli ziren. 1536an Lisboara iritsi zenean, portugaldarrek agiri guztiak konfiskatu zizkioten. Moluketarako bidea markatuz mapak egin eta memoria bat idatzi zuen bidaiaren xehetasun guztiekin. 1537an Gaztelara itzuli zenean, Karlos I.ari eman zion. 1553an Mexikora itzuli eta agustindarren komentuan sartu zen. Filipinetatik Mexikorako Espedizioek porrot egiten zutela ikusirik, bere burua eskaini zuen bidaia antolatzeko. Felipe II.ak baimena eman eta 1564an abiatu zen, bere osaba Migel Lopez de Legazpi buru zutela. Tordesillasko itunaren arabera Filipinak Portugalen mugapean bazeuden ere, Gaztelako erregeak bazekien han ez zegoela portugaldarrik. Filipinak menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko beharrezkoa zen Ozeano Baretik Mexikorainoko itzulera bide bat aurkitzea. 1564ko azaroaren 21ean abiatu zen espedizioa, Filipinetara iritsi eta itzulbidaiari ekin zion Urdanetak. 1565eko ekainaren 1ean ekin zion bideari Filipinetako San Migeletik eta, lehendik egindako mapei esker, Acapulcora iritsi zen 1566ko urriaren 8an. Gaztelara joan eta “Parecer del P. Andrés de Urdaneta” agiria idatzi zuen. Hura egin ostean, Mexikoko agustindarren komentura erretiratu eta bertan hil zen 1568ko ekainaren 3an.


Ahozkoa: Calle Urdaneta (010), Calle Urdaneta (016), Calle Urdaneta (017), Calle Urdaneta, Calle Urdaneta (020), Urdaneta
Kokapena kartografian: A3

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1863 Urdaneta   TJE
1863 Padre Urdaneta   TJE
1906/1910/1930 Urdaneta La Calle de Urdaneta de esta villa en la carretera general es hoy por su proximidad al gran centro industrial S.E.de Construcciones Metalicas la via de mayor transito... AGG-GAO
1934 Urdaneta …por Sur con la carretera general de Madrid á Irún hoy calle de Urdaneta OUA
1983 Calle de Urdaneta El 19 de Febrero de 1886 varios propietarios de casas de la calle de Urdaneta pidieron al Ayuntamiento que... OMH
1992 Urdaneta Urdaneta kalea zabalkuntza goiztiar honen eredu bikaina da. GHMG
2003 Urdaneta Junto al camino real, eje principal que atravesaba la calle Mayor y proseguía, hacía el norte, por Filipinas y hacía el sur, por la calle Urdaneta, la conexión con Navarra, a través de Lazkao y Ataun, por Lizarrusti, representó otro vial de comunicación de gran importancia. SA
2005 Urdaneta Durante la primera mitad del siglo XX, la primitiva casa Benta berri se prolongó con otro módulo similar al ya construido, en dirección hacia la calle Urdaneta SA
2005 Urdaneta Urdaneta kalea KI
2006 Urdaneta   OM
2006 Urdaneta en lo que hoy es calle Urdaneta (hacia 1886 a esta calle ya se la denominaba con dicho nombre), las primeras casas fuera del llamado recinto amurallado se situaron en su margen derecha en dirección hacia el puente de Lazkaibar SA
2007 Urdaneta desde la parte alta de la calle Urdaneta se dirigía hasta el citado puente SA
2008 Urdaneta El 7 de Octubre de 1.861 el terreno sobre el que se asentaría posteriormente este nuevo complejo de Mariaratz todavía seguía siendo propiedad del viejo caserío Gurutze de Villafranca, entonces situado en lo que hoy es inicio de la cuesta Urdaneta SA
2008 Urdaneta ...bien ubicada con respecto a lo que hoy es zona de números pares en la calle Urdaneta... SA
2008 Urdaneta ...herria alde zaharraren inguruan zabaldu zen, garai bateko errepide nazionalari jarraituz, egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino. SA

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (1)
  • 2011-01-18 16:17:31 | Urdaneta kalea. Eskuinetara Zubizarreta Hotela edo Aialanea ikus dezakezu.
    Urdaneta kalea. Eskuinetara Zubizarreta Hotela edo Aialanea ikus dezakezu.

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli