Hasiera

Bilaketa

Kanposantua (-a)

Mota: Erlijio eraikuntza
Oharrak:

San Joan auzoan dago. Hasiera batean elizan bertan lurperatzen zituzten hildakoak. 1806an, berriz, San Bartolome ermita ingurura lekualdatu zituzten ehorzketak. Izan ere, Espainiako Karlos III.ak eta Karlos IV.ak hilerriak hirigunetik kanpo eraikitzeko agindu baitzuten. Azkenik, 1886an, leku faltagatik eta osasun eta higiene arrazoiengatik, gaur egun ezagutzen dugun hilerria inauguratu zuten. XVI. mendean Andre Marian egiten ari ziren lanen ondorioz, parrokia pobretu egin omen zen. Hori zela eta, herritarrek hilobiak erosi behar zituztela erabaki zuten. Eta, lanak amaitu bitartean, hobiak inor lurperatzeko irekitzen zirenero, kopuru bat ordaindu behar izaten zuten. Biztanleriaren hazkundearekin hilobi haiek elizateraino hedatu ziren. Zimiterio hartan zegoen San Pedroren kapera, gerora bataiarri bihurtu zutena. 1882an, Domingo de Goitiaren nahiei jarraituz, bere seme Francisco Goitiak hilerria eraikitzeko proiektua aurkeztu zion Udalari. Kanposantu berria Altutxo edo Beleniturrialdea deritzon lekuan eraiki nahi zuen. Goitia bera arduratu zen gastu guztiez, hilobienaz izan ezik, eta baldintza hauek ezarri zituen: hilerriko sarreran aitaren omenez plaka bat jartzea eta Goitia familiaren panteoia eraikitzeko leku bat gordetzea. Segituan onartu zuen Udalak proiektua eta beren esker ona erakusteko, Goitia kalea izena eman zioten Alondegi kalea izan behar zuenari. 1886ko urriaren 25ean bedeinkatu zuten hilerri berria eta Goitia kalea ere orduan inauguratu zuten. Azaroan hilobiratu zuten lehenengo gorpua (77 urteko Ana Antonia Garate Ibarguren) eta 1894an San Bartolomeko kanposantuan zeuden gorpuak hilerri berrira eraman zituzten. Kanposantualdeko soroa (-a) eta Kanposantuondoa (-a) toponimoak ere bildu ditugu. Leku-izen hauek Kanposantuaren inguruko soroak direla adierazten dute. Hala ere, ez dugu soro hauen kokapen zehatza ezagutzen.


Ahozkoa: Kanposantua (089-41), Kanposantua (016)
Kokapena kartografian: D4

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
Kanposantua   GFA
1859 Camposanto ...para distribuir entre los canteros y peones que se ocuparon en la composicion de la calle de Santa Maria y el camino del campo santo .. AGG-GAO
1863 Cementerio   TJE
1878 Campo Santo ...sea sepultado en el Campo Santo de esta villa o del pueblo en que falleciere... OUA
1887 Camposanto Inventario de efectos del camposanto... OUA
1887 Campo Santo Inventario de los efectos existentes en el campo santo de esta villa correspondientes al municipio OUA
1956 Cementerio   OUA
1972 Campo Santo A las dos de la mañana del inmediato se presentó el sitiador en la parte del Campo Santo... DHGD
1983 Campo Santo No sabemos qué razones movieron al Ayuntamiento á la elección de aquel terreno para instalar en él el Campo Santo. OMH
1989 Kanposantualdea   ETM
1992 Kanposantua   Deiker
1993 Kanposantua Cementerio/Kanposantua HPS
1993 Cementerio Kanposantua HPS
1993 Kanposantua   HPS
2005 Hilerria   KI
2006 Hilerria   OM
2007 Hilerria   EJM
2007 Cementerio la construcción del Cementerio a finales del siglo XIX SA
2007 Campo Santo el centro del nuevo Campo Santo, donde hoy todavía podemos contemplar sus hermosas y olvidadas tallas erosionadas por el tiempo SA

 

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli